XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esan, neuk aginduten dautsuet.

(Sorginik ezta agiri).

BANK.- Kaskabilloak, iztilak dauz lurrak be, urak izaten dauzanez, eta orretarikoxeak yatsuz orreik be.

Nora ondatu ete dira?

MACB.- Eguratsetara, aidera, eta urte egin da soñezko irudiana, arnasea aidean legetxe.

Gelditu al litzaz!

BANK.- Baña, izan ete da emen, gero guk orain euretzaz itz egiten dogun lango izakirik?

Ala, buruko argitasuna kentzen dauen zustar edentsuren bat yan ete dogu?

MACB.- Errege izango dira zure semeak.

BANK.- Errege izango zara zu.

MACB.- Eta Cawdor'ko Thane be bai; onan ez ete dau esan?

BANK.- Itzez itz.

ROSS eta ANGUS aurrera.

ROSS.- Macbeth, pozik be pozik artu dauz Erregek zure garaiteagazko barriak, eta matxinoak benderatutetik zuri etorri lekikezun etorkizuna susmaurik, an dabil ebatzi-ezinik zelango izan lediken zurea, eta zelango berea; au alde batera, eta egun berean yazoriko enparaua begitaturik, Norgetarren lerrokada sendoetan aurkituten zauz ak zu, zuk ai eginaren bildurrik bagarik: iñondiko eriotza-irudiak datorkoz burura.

Txigorea baxen sarri erdu da bidaria bidarienagaz, eta bai batek eta bai bestek zuk erregerriaren alde eginiko oldargune andiaren gorapenak ekarrezan eta Erregeren aurrean eralgi.

ANG.- Zuri eskarrak gure ugazaba Erregeren aldetik emoteko bidaliak gara gu: zuri bere aurrera dei egiteko bakarrik, ez zuri ordainduteko.

ROSS.- Eta zuri bere aldetik Cawdor'ko Thane izenez deituteko agindu dauzku, gorapen andiaren baitzat.

Izentatze barri au dala-ta, gora, thane goragarri ori! thanetza ori zeure da-ta.

BANK.- Zer?

Txerrena be egi-esaka ete datorku?

MACB.- Bizirik dago oraindik Cawdor'ko Thanea.

Zer dalata yantzi gura nozue iñoren soñekoz?

ANG.- Ba-da bizi thane zana, baña epai larripean daroa bera galtzea irabazita daukan bizia.

Nik neuk eztakit Norgeterrakaz a itundu zan, ala ez; ezkutuko laguntza ta irabaziz matxinoakaz lerrotu zan, ala bitsuokaitik erri au ondatuten alegindu zan, bana autortu ta erakutsiriko salkeririk baltzenak itzuli dabe.